Jubilatuen taberna zabaltzeko iazko urtean izan diren "gorabeherak" gaindituta, udalak tabernaren kudeaketa lizitatzeko prozesua abiatu du asteon, udalak ohar batean jakinarazi duenez. Proposamenak aurkezteko 10 egun balioduneko epea dago. Horrela, maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke proposamenak. Lehiaketako oinarriak eta baldintzak udaleko webguneko (www.atxondo.eus) ‘Kontratatzailearen Profila’ izeneko atalean jaso daitezke.
Tabernako esleipena urtebetekoa izango da, beste urte batez luzatzeko aukera egongo delarik. "Lizitazio prozesua gauzatu eta taberna ahalik arinen zabaltzea da udalaren nahia", adierazi dute.