PlazerKEkeriak emakume eta identitate disidentedun sortzaileen kultur plaza da, Atxondon, Arrazolan, Amillena Bentaren inguruan gorpuztutako egitasmoa. Urte hasieratik ekintzak antolatzen dituzte eta ziklo hau ekainera arte luzatuko da. Bariku honetan (maiatzak 17), 21:30ean, egitasmo horretako ekimen berri bat egongo da: 'Mejillon Tigre' ikuskizuna. Mejillon Tigre kolektiboa eszenatokietan hitz esana euskaraz egiten duen bikotea da, 2002an sortua. Ekimenaren harira, bertan afaltzeko aukera egongo da.
Urtea hasi zenetik Amillenara hainbat ekimen eraman dituen zikloa ekainaren 7ko jai batekin itxiko dute, Ginger, No Name Tiriti! eta DJ Bad Sound Sister taldeen emanaldiekin. Egun horretan ere bertan afaltzeko aukera egongo da.