Asuntze mendi taldeak Baztanerako asteburu-pasa antolatu du ekainerako

Anboto 2024ko mai. 10a, 10:00

Asuntze mendi taldeak asteburu-pasa antolatu du ekainaren 8rako eta 9rako.

Zapatuan Alkurruntz mendia igo eta Lekarozko aterpetxean lo egingo dute. Domekan Leurtzeko urtegitik Soro ttipia mendira joango dira. Izen ematea asuntzemk@hotmail.com helbide elektronikoan egin daiteke, maiatzaren15era arte, 30 euroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!