Uztabarritzen bertso zirkuituak Arrazolan du hurrengo saioa. Zapatu honetan izango da, 18:00etan, Arrazolako Amillena bentan. Lau bertsolari arituko dira bertsotan: Iruri Altzerreka, Erika Lagoma, Ander Elorriaga eta Julio Soto. Ainhoa Urienek egingo ditu gai jartzaile lanak.
Uztabarritzen egitasmoko lau saio egin dira apiriletik hona, eskualdeko beste hainbeste herritan, eta Arrazolakoa bosgarrena izango da. Arrazolakoaren ondoren, saio bakarra geratuko da aurtengo zirkuitua amaitzeko, maiatzaren 17an Zaldibarren egingo dena.