Esaterako, domekan, Axpetik Astxikirako irteera familiarra egingo dute. 10:00etan irtengo dute, Axpeko plazatik. Bueltan mokadu bat jateko aukera egongo da, plazan bertan. Aurrera begira, ekainean, Baztanerako irteera egingo dute lehenengo, eta jaietako mendi martxa ondoren. Urrian Anboto Kilometro Bertikalaren txanda izango da. Azarorako BTT martxa bat antolatzeko asmoa dute eta abenduaren 31n Anbotora igoko dira, urtea agurtzeko.