Euri asko egiten zuenean urak gainezka egiten zuela zen arazoa, hoditeria zaharkituta zegoelako. Hori konpontzeko, hainbat lan egin dute. Batetik, urak errekara heldu artean egin beharreko bidea laburtu dute. Orain erreka parean zeharkatzen du bidea, lur azpiko kanalizazio berri batetik. "Horixe zen ura bideratzeko modurik efizienteena”, azaldu du Joseba Urresti hirigintza zinegotziak.
Hobetzen dabiltzan bigarren kanalizazioa Sagasta auzorako bidean dago. Kasu honetan ere, errepidea lur azpitik zeharkatzen zuen hodia zaharkituta zegoen. Ura pilatu egiten zen bertan, eta gainezka egiten zuen. Toki berean ipintzen dabiltzan hodi berria “handiagoa eta sendoagoa da”.