Atxondoko Udalak martxan ipini du jubilatuen taberna lizitatzeko prozesua

Jone Guenetxea 2024ko mar. 11a, 08:21

Atxondoko Udalak prentsa ohar batean azaldu duenez, pausoak ematen hasi dira jubilatuen taberna lizitaziora atera ahal izateko.

Tramite hori egiten den bitartean, Atxondoko jubilatuen elkarteak lokal hori erabili ahal izango aste honetatik aurrera, orain arte udaleko beste espazio batzuk erabili izan dituzten legez. Taberna zabaltzeko izan dituzten arazoak gaindituta, martxan da lizitazio prozesua. “Lanean ibili gara jubilatuen elkartearen eskaerari erantzuna emateko. Hainbat zailtasun gainditu ondoren, azkenean lortu dugu jubilatuen tabernaren zerbitzua berreskuratzea eta martxan ipintzea", azaldu du Eneritz Agirre Atxondoko alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!