Atxondon telefonia-linea batera eroritako zuhaitza erretiratu dute suhiltzaileek

Anboto 2024ko mar. 10a, 10:59

Bi-3336 errepidearen ondoan ibili dira lanean.

Bi-3336 errepidearen ondoan, Atxondo eta Elorrio artean, zuhaitz bat telefono-linea baten gainera erori da eta gaur goizean suhiltzaileak bertaratu dira erretiratzeko. Errepidetik metro gutxitara zegoen zuhaitza. Motozerra batekin aritu dira lanean. Gertaerak ez du bestelako kalterik eragin. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!