Kontzentrazioa domekan
Kontzentrazioa domekan, martxoak 3, izango da 12:30ean Hirubideko biribilgunean. "Herritarren erantzuna oso ona izaten dabil, eta horregaitik elkarretaratze honetarako bertaratzeko deia egiten diegu", azaldu dute dinamikaren bultzatzaileek.
Gainera, datorren asteko osoko bilkuran mozio bat aurkeztuko dutela eta sinadurak biltzen dabiltza jakitera eman dute. Sinadurak batzen gaur, barikua, egongo dira Apatako plazan. Mozioan, besteak beste, udalari ondorengoa eskatuko diote: irmotasun osoz arbuiatzea Israelek Gazan zein Palestinako beste lurraldeetan egiten ari den ekintza militarrak, larrialdi humanitariorako dirulaguntza bat onartzea eta Palestinako bandera balkoian jartzeko konpromisoa hartzea. Bestalde, barikuro Palestinako banderak saltzen herriko plazan egoten direla azaldu dute, eta bariku honetan ere egongo dira. Gainera, egun horretan bertan, herriko merkatariei beraien komertzioetan jartzeko banderak banatuko dizkietela azaldu dute.