'Erresistentzia arazo fisikoa da' ikuskizuna egingo dute gaur Arrazolan, Amillenan

Anboto 2024ko ots. 23a, 09:08

Plazerkekeriak kultur zikloaren barruan, Maite Aizpurua Olaizolak Erresistentzia arazo fisikoa da ikuskizuna egingo du gaur, otsailak 23, Arrazolan. Amillena Arrazola auzoko Bentan izango da ekitaldia, 20:30ean. 

Gaurkoa Plazerkekeriak kultur zikloaren barruan antolaturiko bigarren ekimena izango da. Amillenako arduradunek urtarrilean ipini zuten martxan ziklo hau, emakume eta identitate disidentedun sortzaileen plaza kulturala sortzeko asmoz. Hori horrela, ekainera bitartean, hilero ekimen bat egingo dute Amillenan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!