Atxondon gertatzen ari diren jarrera inzibikoen inguruan ohartarazi du udalak

Anboto 2024ko urt. 25a, 08:27

Atxondoko udal ordezkariak prentsa ohar bidez azaldu dutenez, "arduratuta daude" hainbat herritarrek erakusten duten jarreragaz. Ildo horretatik, herria guztien artean zaintzera deitu dute. 

Aparkalekuei dagokienez, kotxeak behar ez den lekuan aparkatzeko ohitura handia dagoela gogoratu du udalak. Beste jarrera inzibikoetako bat txakurren jabe batzuen aldetik nabaritu dute. Izan ere, herritar askok txakurren gorotzak ez dituztela jasotzen kritikatu dute.

Bestalde, zabar bilketari dagokionez, tamaina handiko zabor bilketako egunak ez direla errespetatzen azpimarratu dute. Bilketa hori Mankomunitatearen esku dago, eta abisua eman beharra dago. Bilketa hileko bigarren eta laugarren eguaztenetan egiten da eta 94 623 25 22 zenbakira deitu behar da. 

Egoera hau konpondu asmoz, udal arduradunak ordenantza bat lantzen ari direla azaldu dute. "Ez dugu jarrera zigortzaile bat izan gura. Horregaitik, jendeak zentzunez jokatzeko eskatzen dugu. Ohitura aldaketa eta kontzientziazio apur bat behar dugu", azaldu du Eneritz Agirre alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!