Atxondoko Udalak eskola inguruko bidea behin-behinean moztu du

Anboto 2024ko urt. 12a, 14:32

Eremu horretan trafikoa eta aparkalekuak zelan kudeatu aztertzen dabil udala.

Atxondoko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, eskola inguruko bidea behin-behinean moztu dute, inguru horretan sortu diren arazoak direla eta. Eremu horretan, zati batean espaloia harrizkoa da eta beste batean asfaltozkoa. Udaletik azaldu dutenez, harrizko eremua oinezkoentzako izan arren, jendeak bertan aparkatzen du eta "erabilera txarra" eman zaio. "Orain arte espazio hori ez da erregulatu, eta horregatik hainbat arazo sortu dira. Auzokideekin eta eskola komunitateagaz berba egiten ari gara eremu horren erabilera egokiena zein izan daitekeen erabakitzeko", azaldu du Eneritz Agirre Atxondoko alkateak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!