Eskola elikadura

Urte askotako borroka eta gero sukaldea inauguratu dute Atxondoko eskolan

Anboto 2023ko abe. 16a, 12:20

Atzo iluntzean egin zuten inaugurazio ekitaldia. Bertan izan ziren ikasleak, ikastetxeko arduradunak, gurasoen elkarteko kideak, Berton Bertokoa dinamikako kideak eta Atxondoko jatetxeetako sukaldariak.

Lapiko hotsak, bideoklipak, flashmob bideoak, Hezkuntza Sailarekin Gasteizen egindako bilerak, herriko plazan egindako protesta otorduak… Durangaldeko beste hainbat herritan bezala, Atxondon bide luzea egin dute eskola elikadura eredu berri bat aldarrikatzen, eta eredu hori herriko ikastetxean txertatu dadin borrokatzen. Bada atzo iluntzean, azkena izango ez den, baina berria baden mugarria ezarri zuten: eskolak sukalde propioa du jada. 

“Eskerrak eman gura dizkiegu ibilbide honetan lagundu diguten guztiei. Eskolako zuzendari, irakasle eta langile guztiei, gure ondoan bide lagun izan direlako eta gure aldarrikapenak beraienak egin dituztelako”, azaldu dute Berton Bertokoa dinamikako eta guraso elkarteko kideek. 

Inaugurazio ekitaldian ikasleak, gurasoak, eskolako arduradunak, Berton Bertokoa dinamikako kideak eta Atxondoko jatetxeetako sukaldariak egon ziren. Azken hauen artean, honako hauek:  Akebasoko Iñigo Maguregi, Mendigoikoa Bekoako Jon Iñaki Yurrebaso, Etxosteko Ane Gallastegi eta Txispa jatetxeko Tetsuro Maeda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!