Baso Biziak plataformak deituta, zuhaitzak landatuko dituzte Atxondon

Anboto 2023ko abe. 14a, 09:25

Pinuak badu alternatibarik? berbaldia emango dute gaur pleno aretoan. 19:00etan izango da. 

Biharko basoak gaur hasten dira lelopean, ekimen sorta egingo dute aste honetan Atxondon. Gaur, esaterako, Tantai Baso Jabe Kooperatibak Pinuak badu alternatibarik? berbaldia emango du pleno aretoan. Berbaldia 19:00etan hasiko da.

Domekan, abenduak 17,  txangoa eta zuhaitz landaketa egingo dituzte. Baso Biziak plataformak Atxondoko Udalagaz antolatu duen ekimena da, eta 9:00etan hasiko da, Apatamonasterioko plazatik. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txangoan eta zuhaitz landaketan parte hartzen duten herritarrei hamaiketakoa emango diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!