Anbotoko mendilerroan amildutako mendizalea zauriturik erreskatatu dute larrialdi zerbitzuek. Orain, osasun zerbitzuen esku dago.
Erreskatea gauzatu ahal izateko helikoptero bi erabili dituzte. Ertzaintzarena eta Osakidetzarena. Lehenengoaren bidez, Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak mendizalea jausi den tokira joan eta erreskatea egin dute. Bigarren helikopteroa, osasun zerbitzuena, Arrazolako Arranturriagan egon da zain. Zauritua bertan artatu eta eraman egin dute. Operatiboan Bizkaiko suhiltzaileek ere parte hartu dute.