Mendizale bat amildu da Anbotoko haitzetan

Anboto 2023ko aza. 18a, 13:35
Artxibo irudia.

Larrialdi zerbitzuetako helikopteroa mendizalea dagoen lekura iristeko lanetan dabil.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek erreskate operatiboa aktibatu dute Anboto mendiaren bueltan. 12:20 aldera dei bat jaso dute, haitzetan behera mendizale bat amildu dela esanez. Helikopteroa Anboto mendiaren alde batean dabil lanean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mendi tontorraren eta Frailearen tontorraren arteko eremuan. Larrialdi zerbitzuak mendizalea dagoen lekura gerturatzeko lanetan dabiltza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!