Truke eta bigarren eskuko azoka egingo dute zapatuan, azaroak 11, Arrazolan

Anboto 2023ko azaroaren 10a

Amillenaren aurreko plazan egindo dute azoka.

Bihar, azaroak 11, truke eta bigarren eskuko azoka egingo dute Arrazolan, Amillenako kideek antolatuta.

Azoka 11:30ean hasiko da eta antolatzaileek bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Azokaren ondoren, 14:30ean, baba-jana egingo dute. Bazkarira joan gura dutenek aurrez izena eman beharko dute 946 278 907 telefono zenbakira deituta.

Arratsaldean, 16:30ean, La Siggarta Blues Band taldearen kontzertua egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!