Atxondo Harrera Herriak elikagai bilketa solidarioa egingo du

Anboto 2023ko aza. 1a, 09:14
Udaletxe azpian Harrera Herrikoak protestan egon zireneko argazkia. Artxiboko irudia.

Aste honetako saskia elkartasunez betetzeko deia egin eta elikagai bilketa solidarioa ipini du martxan Atxondo Harrera Herriak. Hori horrela, herritarrek urriaren 31tik azaroaren 11ra bitartean izango dute elikagai bilketan parte hartzeko aukera.   

Ekimenaren atolatzailek honako produktu hauek eskatu dituzte: lekaleak, olioa, esnea, kafea, azukrea eta irina, besteak beste. 

Bilketa gune bi ipini dituzte elikagaiok batzeko. Bat Arrazolako Amillena benta da, eta bestea Apatamonasterioko La Compra denda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!