Doako parkour ikastaroa domekan, urriak 22, Atxondon

Anboto 2023ko urriaren 20a

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, doako parkour ikastaroa emango dute domekan, urriak 22, Atxondon.

Ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat da eta Apatamonasterioko parkourgunean izango da. Txanda bi egongo dira: oinarrizko maila eta hobekuntza maila. Oinarrizkoa 10:30etik 12:00etara izango da, eta bestea 12:00etatik 13:30era. Ikastaroko plazak mugatuak direnez, izena aurretiaz eman behar da bertan parte hartzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!