Olazar pilota txapelketa

Zuzeneko emankizunak urriaren 12an hasiko dira Olazarren

Joseba Derteano 2023ko urr. 9a, 08:52
Faben Ituarte atxondarrak lau eta erdiko partidua jokatuko du.

Eguenetik aurrera, Olazar txapelketan jokatuko diren partidu guztiak Internet bidez jarraitu ahal izango dira. Zaldua Pilota Elkarteak antolaturiko emankizunak leku bitan ikusi daitezke: 'anboto.org' webgunean eta 'Zaldibarko Udala' youtube kanalean.

Iazko moduan, kalitatezko emankizuna izango da: lau kamera, errealizazio profesionala, errepikapenak… Aritz Gallastegi kazetariak eta Enrike Agirrebeitia komentaristak kontatuko dute kantxan gertatzen den guztia.

Datorren eguenean, lau eta erdiko eta binakako partidu bana emango dute, 21:30ean. Kaiolan Faben Ituarte atxondarrak Kortazarren kontra jokatuko du. Binaka Elola eta Aizpurua Ariztegiren eta Apeztegiaren aurka arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!