Biharkoa ospakizun eguna da arrazolarrentzat. 50 urte bete dira arrazolarrak batu eta herriari bizia ematen dion Erlaunpe elkartea sortu zutela, eta egun osoko egitaraua antolatu dute hori ospatzeko.
Erlaunpen bazkide direnak eta bazkide izandakoak elkartuko dira, 11:30ean, eta sorrerako kontuen inguruan arituko dira. Ondoren, denek elkarregaz bazkalduko dute bertan. Eta arratsaldea girotzeko, trikitilariak izango dituzte.