11:00etan emango diote hasiera egitarauari, gazta txapelketagaz. Ordu berean, elkartearen ardi eta ahari eraskuketak egongo dira. Eta 12:00etan ardi-txakurren lehiaketa egongo da, baita ardi-mozte erakusketa ere. Eguerdian emango diote amaiera egitarauari, 13:30 inguruan, sari banaketagaz.
Zapatuko Artzain Eguna Bizkaiko Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Elkarteak antolatu du, Atxondoko Udalaren eta beste hainbat erakunderen laguntzagaz.