Urriaren 1ean Nagusien Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horregatik Atxondoko Anbotoko Dama Nagusien Elkarteak, udalaren eta Kultura Mahaiaren laguntzarekin, programazio berezia antolatu du barikura, irailak 29.
Hori horrela, Apatako frontoian Nagusi eta gazteak: Elkarrekin gozatzen, goxoaren bila! belaunaldien arteko tailerra egingo dute, Sormening-en eskutik. Eta ondoren, txokolatada eskainiko dute.
Irailak 29, barikua
18:00 Nagusi eta gazteak: Elkarrekin gozatzen, goxoaren bila! (Apatako frontoian).
Ondoren, txokolatea denontzat.
Urriak 1, domeka
Nagusien Nazioarteko Eguna