Atxondoko Udaleko ordezkariek herri bilera egingo dute Apatako auzotarrekin

Anboto 2023ko ira. 18a, 08:13
Bilera eskolako gimnasioan izango da.

Bilera bihar izango da, irailak 19, 18:30ean eskolako gimnasioan. Bilera irekia da eta edonork parte hartu dezake. 

Atxondoko Udaleko ordezkariek bihar, irailak 19, herri bilera egingo dute Apatako auzotarrekin. Bileraren helburua herriko arazo, kezka eta proposomaneak trukatzea dira. 

Udaletik jakitera eman dutenez, agintaldi berriaren hasieratik, auzoekiko harremana berreskuratzea lehentasunezkoa da gobernu-taldearentzat. Hori horrela, herri bilerak egiten dabiltza. Uztailean Arrazolako eta Axpeko auzotarrekin batu ziren, orain ostera, Apatamonasteriokoekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!