Sargoria, hezetasuna, beroa. 350 bat mendi korrikalarik baldintza metereologiko horiei egin behar izan diete aurre gaur. Sorginen Lasterketak irudi gogor bezain ederrak utzi ditu, eta asko izan dira ibilbideko hainbat puntutara zein Axpeko herrigunera korrikalariak animatzera joan direnak. Aurtengo edizioan Gontzal Murgoitio izan da garaile. Elorriarrak 02:04:20 denboragaz bukatu du lasterketa. Emakumeen kategorian, Lide Urrestarazu ordiziarra izan da nagusi, 02:25:18 denboragaz.
Aurtengo edizioak ere argi utzi du Durangaldeko mendi korrikalariak bikain dabiltzala. Izan ere, podiumeko sei sailkatuetatik bost eskualdekoak dira. Iñigo Pradera mallabitarrak bigarren egin du 02:14:53 denboragaz eta Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak 02:15:13 denboragaz amaitu du karrera. Garazi Sampedro atxondarrak 02:48:25 denboragaz, eta Oihane Unzalu berriztarrak, 02:52:08gaz.
Sorginen Lasterketako web atariak sailkapenei buruzko informazio jasotzen du.
Argazkia: Unai Olaso.