"Ekintzailetza gradu bat ikasten gabiltza eta kooperatiba bat sortzea eskatzen digute. Bederatzi lagunek enpresa bat sortu dugu eta proiektu horren barruan gauden hiruk hartu dugu taberna", azaldu du Aner Uribesalgo arrasatearrak. Dirua batzea da ikasle hauen asmoa, hurrengo ikasturtean Koreara eta Indiara joateko.
Bidaiarako finantziazioa lortzeko, buru-belarri dabiltza lanean igerilekuko tabernan. Eskaintza zabala dute, eta, gainera, asteko egun batzuetan afariak, menuak eta errazioak ematen dituzte. Horrez gainera, kontzertu batzuk ere lotzen dabiltza. Eguraldiak oraindino askorik lagundu ez dien arren, "pozik" daude izandako harreragaz. "Jende gertukoa eta esker onekoa topatu dugu Atxondoko igerilekuko tabernan. Oso eskertuta gaude", dio Uribesalgok.