[EGITARAUA]: Fito Skins eta Trikizio taldeek kontzertua eskainiko dute Arrazolako jaietan

Anboto 2023ko abuztuaren 10a

Artxiboko irudia.

Datorren asteko eguaztenera bitartean Andra Mari eta San Roke jaiak ospatuko dituzte Arrazolan.

Abuztuak 11, barikue

  • 18:00 Umeekin txopo txikia prestatzen hasi.

Abuztuak 12, zapatua

  • Goizean 'Arrazola Ezagutuz' herritik buelta, batez ere umeentzako. Bueltan hamaiketakoa Panarrako Felisianuekin.
  • 17:00 Umeen jolasak, 'berziklatze tailerra'.
  • 18:00 Mus txapelketa (Bikoteko 12 euro)
    Sariak: 1. Saria: Txapela, gazta erdi, ardoa eta 200 euro.
    2. Saria: 150 euro.
    3. Saria: 100 euro.
    4. Saria: 50 euro.
  • 22:30 Fito Skins + Talde sorpresa

Abuztuak 13, domeka

  • 10:30 Meza.
  • 12:00 Briska txapelketa (Bikoteko 6 euro).
    Sariak: 1. Saria: Txapela, gazta erdi, ardoa eta 100 euro.
    2. Saria: 80 euro.
    3. Saria: 60 euro.
    4. Saria: 40 euro
  • 14:30 Jubilatuen luntxe.
  • 18:00 Txopo txikia prestatzea amaitu.
  • 18:30 Briskako finalak.

Abuztuak 14, astelehena (Andra Mari Bezpera)

  • 19:00etatik aurrera Talojana egongo da.
  • 21:00 Txopo haundia eta txikia sartzea.
  • 22:30 Antzerkia 'Ezkondu edo hil Arrazolan'.
  • Ondoren erromeria Trikizio taldeagaz.
  • Amaitzeko berakatz zopa eta txokolatea.

Abuztuak 15, martitzena (Andra Mari Eguna)

  • 11:00 Meza.
  • 13:00 Herriko dantzariak.
  • Ondoren porra txapelketa. (Bakoitzak 3 txapon ekarri. Sari berezia).
  • 18:30 Pelota partiduak. Lehen partidua: Leire Garai / Amaia Aldai. Bigarren partidua: Mendizabal III-Azkarraga Urizar / Etxaniz-Uriondo.
  • Pelota partiduak amaitutakoan triki-bertso-pintxo potea Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariekin. Gai jartzailea Maite Berriozabal. 

Abuztuak 16, eguaztena (San Roke eguna)

  • 11:00 Meza.
  • Meza ostean piper jana.
  • 14:00 Bazkaria bakoitza bere maletarekin.
  • 18:00 Asto probak.
  • Bertan afaldu nahi duenak oilasko hanburgesak erosteko aukera izango du.
  • 22:30 Erromeria Bide Batez taldearekin. Atsedenaldian, errifaren zozketa egingo da.
  • Jaien amaiera txokolate eta berakatz zoparekin. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!