Abuztuak 11, barikue
- 18:00 Umeekin txopo txikia prestatzen hasi.
Abuztuak 12, zapatua
- Goizean 'Arrazola Ezagutuz' herritik buelta, batez ere umeentzako. Bueltan hamaiketakoa Panarrako Felisianuekin.
- 17:00 Umeen jolasak, 'berziklatze tailerra'.
- 18:00 Mus txapelketa (Bikoteko 12 euro)
Sariak: 1. Saria: Txapela, gazta erdi, ardoa eta 200 euro.
2. Saria: 150 euro.
3. Saria: 100 euro.
4. Saria: 50 euro. - 22:30 Fito Skins + Talde sorpresa
Abuztuak 13, domeka
- 10:30 Meza.
- 12:00 Briska txapelketa (Bikoteko 6 euro).
Sariak: 1. Saria: Txapela, gazta erdi, ardoa eta 100 euro.
2. Saria: 80 euro.
3. Saria: 60 euro.
4. Saria: 40 euro - 14:30 Jubilatuen luntxe.
- 18:00 Txopo txikia prestatzea amaitu.
- 18:30 Briskako finalak.
Abuztuak 14, astelehena (Andra Mari Bezpera)
- 19:00etatik aurrera Talojana egongo da.
- 21:00 Txopo haundia eta txikia sartzea.
- 22:30 Antzerkia 'Ezkondu edo hil Arrazolan'.
- Ondoren erromeria Trikizio taldeagaz.
- Amaitzeko berakatz zopa eta txokolatea.
Abuztuak 15, martitzena (Andra Mari Eguna)
- 11:00 Meza.
- 13:00 Herriko dantzariak.
- Ondoren porra txapelketa. (Bakoitzak 3 txapon ekarri. Sari berezia).
- 18:30 Pelota partiduak. Lehen partidua: Leire Garai / Amaia Aldai. Bigarren partidua: Mendizabal III-Azkarraga Urizar / Etxaniz-Uriondo.
- Pelota partiduak amaitutakoan triki-bertso-pintxo potea Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariekin. Gai jartzailea Maite Berriozabal.
Abuztuak 16, eguaztena (San Roke eguna)
- 11:00 Meza.
- Meza ostean piper jana.
- 14:00 Bazkaria bakoitza bere maletarekin.
- 18:00 Asto probak.
- Bertan afaldu nahi duenak oilasko hanburgesak erosteko aukera izango du.
- 22:30 Erromeria Bide Batez taldearekin. Atsedenaldian, errifaren zozketa egingo da.
- Jaien amaiera txokolate eta berakatz zoparekin.