[EGITARAUA]: Paella eta tortilla txapelketa Atxondoko Santixa auzoko jaietan

Anboto 2023ko uzt. 17a, 10:00

Uztailaren 22tik uztailaren 25era bitartean Atxondoko Santixa auzoan jaiak ospatuko dituzte. 

Uztailak 22, zapatua

  • 12:30 Txopo txikia apaindu eta jaso.
  • Eguerdian, paella txapelketa (oilaskoz egindakoa). 
    Oharra: Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak ekarri beharko ditu. Aurkezpen ordua, 14:00etan.
    Herri Bazkaria: Parte hartzaileek, euren lagun taldearekin, bertan bazkaldu ahalko dute. Jai batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko ditu. 
  • Musika egun guztian zehar, Laja II eta Narbaizaren eskutik.
  • Bazkal ostean, bingoa.
  • 19:00 Mus txapelketaren hasiera.

Uztailak 23, domeka

  • 11:30 Meza nagusia.
  • Ondoren Atxondoko Andasto dantza taldearen ekitaldia.
  • 13:30 Igel txapelketa.
  • 17:00 Briska txapelketaren hasiera eta amaiera.
  • 17:30 Umeen jolasak: Talka egur jokoak. 
  • Ondoren mozorro lehiaketa eta sari banaketa.
  • Amaitzeko txokolatada.

Uztailak 24, astelehena

  • 19:00 Txapelketa berezia: Patatak hobeto nork zuritu. Saria Etxoste jatetxean bi pertsonentzat afaria.
    (Jai batzordekoek, patatak eta zuritzeko tresnak banatuko dituzte eta epai mahaikoek erabakiko dute irabazlea nor den) .
  • Zuritu ondoren patata tortilla egin beharko da. Tortilla onenari sari berezia emango zaio.
    (Jai batzordekoek arrautzak ere banatuko dituzte. Parte hartzaileek sua eta tortilla egiteko behar diren tresnak ekarri beharko dituzte.)
  • Prestatutako tortilekin afaria. (Ogia banatuko da).
  • Ilunkeran DJ Tatisa.

Uztailak 25, martitzena

  • 11:30 Meza nagusia.
  • Porra txapelketa. 
  • Saiheski pintxoak salgai Gernikako piperrekin
  • 13:00 Mus txapelketaren amaiera.
  • 14:00 Jaiei amaiera emateko otzara eder baten zozketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!