Atxondoko Udaletik jakitera eman dutenez, sendabelarrak tailerrean jasoko dira eta alanbikean destilatzen irakatsiko da, besteak beste. Tailerra Biezko baserriko Oihane Lekunberrik emango du.
Gainera, plazak mugatuak direnez, tailerrean parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da udal liburutegian, eta hiru euro ordaindu beharko dira. Horrez gain, plazak betez gero uztailaren 26an tailer berri bat programatzea aurreikusita dutela azaldu dute.
Bestalde, tailerraren inguruko informazio gehiago gura duenak 697 196 748 telefonora deitu edo liburutegia@atxondo.eus helbidera idatz dezake.