Haurrentzako tailerrak eta jolasak, gaur, Atxondoko igerilekuetan

Anboto 2023ko uzt. 7a, 09:07

Atxondoko igerilekuak zabalik daude ekainaren 24tik, eta igerilekuen kudeaketaz arduratzen den Emtesport enpresak hainbat ekintza antolatu du uztailerako.

Gaurko, uztailak 7, haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatu dituzte. 11:00etatik 14:00etara bitartean izango dira. Datorren martitzenean, uztailak 11, Busti Zaitez eguna ospatuko dute. Eta uztailaren 21ean, berriro ere haurrentzako tailerrak eta jolasak egongo dira. 

Ekintza hauek uztailean egingo dituzte, baina igerilekuko kudeatzaileek aurreratu dute abuztuan eta irailean jarduera gehiago egingo dutela. 

Igerilekuko tabernari dagokionez, haren lizitazio prozesua aurrera doala jakinarazi dute Atxondoko Udaletik. Eta azaldu dute udalak informazio gehiago emango duela datozen egunetan, eta taberna laster zabaltzea itxaroten dutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!