Asteburu honetan ere egitarau zabala egongo da Atxondon, adin eta gustu guztietarako. Gaur, esaterako, bakailao eta patata tortilla txapelketak egongo dira. Laiotz taldearen erromeriagaz emango diote amaiera egunari.
Bihar, egun osoko egitaraua izango dute. Eguerdian, paella eta igel txapelketak izango dira, besteak beste. Eta gauean, Añube eta Iskanbila taldeen kontzertuak. 02:00etan, DJak egongo dira Gaztetxean.
Domekan emango diete amaiera jaiei. Goizean, 11:00etatik 14:00ak arte artisau eta nekazari azoka egongo da. Eta iluntzean txopoa bota eta txokolatada egingo dute.
Ekainak 30, barikua
17:30 Panpotx (umeentzako makilaia, ile-apainketa, jolasak) plazan.
20:00 Herri afaria plazan (makilau txapelketa eta patata tortila).
22:30 Laiotz taldearen erromeria.
Uztailak 1, zapatua
11:30-14:30 Zintzilik emozioen laborategia (tirolinak, sareak, eskalada...) plazan.
Eguerdian kuadrillen paella eta igel txapelketa.
17:00 Mus txapelketa.
16:30- 19:30 Zintzilik emozioen laborategia.
18:30 Distopia elektrotxaranga kalejira.
23:00 Añube eta Iskanbila.
Uztailak 2, domeka
11:00 -14:00 Artisau eta nekazari azoka plazan.
19:00 Ume eta nagusientzako kontzertua plazan Naita produkzioak-en eskutik.
Ostean txopoa bota eta txokolatada.