Atzo elkarretaratzea egin zuten Atxondon, 'Nahiko da! Ez heriotza bat gehiago, ez bizitza bat gutxiago' lemapean. Elkarretaratzean itsasoa beste behin hilobi bihurtu dela salatu zuten eta migrazio politikak errotik aldatu behar direla gogoratu. "Herritarrrak dira krisi honi aurre egiteko boluntario lanak egiten ari direnak, gure herrian ikustea besterik ez dago, Atxondo Harrera Herriak egiten duen lana. Elkartasunez betetako erantzunean sinisten dugu, krisi humanitario honi aurre egiteko erantzun eraginkor, solidario, afektibo eta humanoak ematea ezinbestekoa baita", azaldu dute.