Lehen fase honetan eskolako patioa estaltzea eta haurrentzako jolas eta antzezpenetarako agertoki bat eraikitzea aurreikusten dute. Estalkiak 180 metro karratuko azalera babestuko du eta ikastetxeari beste espazio bat emango dio egun euritsu eta rreguzkitsuenetarako.
Bigarren fase batean pasabide bat eta jolasgune batzuk eraikitzea aurreikusten dute, besteak beste.