Atxondoko Udalak azken hilabeteotan itxita egon den Bide Berdearen zatia "udako eta oporraldiko zati handi batean" berriro irekiko dela baieztatu du. Zehazki, ordezko pasabide bat jarriko da, ekainaren 17tik abuztuaren 28ra, egungo trazadurarekin paraleloan joango dena.
"Tartea moztu zenetik hainbat bilera egin ditugu egoera honi irtenbidea emateko. Planteatu genuen aukeratako bat semaforo alternatibo bat jartzea izan zen, Martza inguruan errei bakarretik igarotzeko eta beste bidea oinezkoentzat uzteko, baina neurria ez ziguten onartu", azaldu du Xabier Azkarate jarduneko alkateak.
Hasiera batean Bide Berdea ekainaren 30era arte egongo behar zen itxita, baina, ADIFek udalari jakinarazi dio "zailtasun geoteknikoengatik indusketa-fasean" daudela, beraz tarte hori irekitzea atzeratu egingo dela. Hori horrela, datozen hilabeteotan erabiltzeko egungo bide berdearen paraleloan bide alternatibo bat irekiko dute.
Bide hori, abuztuaren 28ra arte egongo da erabilgarri. Ordutik aurrera berriro moztu egingo da, gutxienez urriaren 11ra arte.