Harreren Elkartasun Eguna ospatzeko egun osoko egitaraua Atxondon

Anboto 2023ko eka. 2a, 10:15

'Guztiok gara harrera, guztiok gara herria' lelopean egun osoko egitaraua antolatu dute Atxondon, zapaturako.

"Bai Bizkaian eta baita Euskal Herri osoan ere hainbat harrera talde dago eta eurek zelan lan egiten duten jakitea polita izango litzatekeela pentsatu genuen. Beraz, topaketa bat antolatzea pentsatu genuen. Topaketa honen bitartez, beste harrera talde batzuekin zein migrazioaren inguruan lan egiten duten taldeekin saretzea da asmoa", azaldu dute Harrera Taldekoek. Batzar horregaz emango diote hasiera egunari, eta, ondoren, herrira zabalduko dute topaketa. 

14:30ean, bazkaltzeko batuko dira, Apatako frontoian. Bazkalostean, Rokia. Sustraiak airean antzezlan laburra plazaratuko dute, eta 17:30ean ume eta helduentzako Corre Kurru Corre ikuskizuna egongo da. Eguna amaitzeko,  Agharasen Bidean-ek kontzertua joko du, 19:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!