Jubilatuen Etxeko taberna ustiatzeko kontratua bertan behera uztea gura du Atxondoko Udalak

Anboto 2023ko mai. 24a, 12:59

Kontratua bertan behera uzteko espedientea hasi du Atxondoko Udalak.

Aste honetan Atxondoko Udalak jakinarazi du jubilatuen etxeko taberna ustiatzeko kontratua bertan behera uzteko espediente hasi duela. "Otsailaren 1ean errentamendu-kontratua sinatu zenetik errentariak ez du hitzemandakoa bete. Jubilatuen Etxeko lokala eta taberna urteko hilabete guztietan egon behar dira irekita, abuztuan izan ezik", azaldu dute udaletik.

Beraz, kontratua bertan behera utzi eta zerbitzua lehenbailehen lizitaziora atera gura dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!