Artisau eta sortzaileen azoka egingo dute domekan, maiatzak 21, Arrazolan

Anboto 2023ko mai. 18a, 12:55

Eguraldi txarragaitik apiril amaieran egin ezin izan zuten artisau eta sortzaileen azoka egingo dute domekan, maiatzak 21, Arrazolan. 

Amillenako kideek eta Eixukoek antolatu dute azoka, eta eskualdeko artisau eta sortzaileen lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Azoka girotzeko, DJ bat egongo da: DJ Cut Fasta B. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!