Bestalde, bihar egun osoko egitaraua egongo da. 11:30etatik 13:30era, Txatxilipurdiren eskutik, natura jolasak eta eskulanak egongo dira Apatamonasterioko plazan. Eta 14:30ean herri bazkaria egingo dute plazan. Herritarrei euren bazkaria eramateko gonbita egin diete. Arratsaldean, 17:00etan, Nerea Ariznabarreta ipuin kontalaria egongo da. Ustekabe elektrotxarangak emango dio amaiera egunari, Gaztetxetik hasitako kalejiragaz. "Batez ere, umeei begirako egitaraua antolatu dugu, baina herritar guztiak zaudete gonbidatuta. Disfrutatzeko egun bat izango da", azaldu dute antolatzaileek.