Atxondoko Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, Atxondoko Udalak Abadiño-Elorrio errepidearen ondoan dauden Markoidako lurren hitzarmen-batzarrekin hitzartu du eremu horretak antolaketa-lan batzuk egitea, ostean bertan industrialdea eratzeko. Udaletik azaldu dutenez, egungo ibilguaren paraleloan, uholde-kanal bat egingo dute, egungo zubia eraitsita eta beste bat jarrita. Gainera, ibilguaren ondoan dauden industria-pabiloiak eraitsi egingo dituztela, besteak beste azaldu dute.
Udaletik esan dutenez, negoziazioa nekeza izan da.