Artisau eta sortzaileen azoka apirilaren 30ean Arrazolan

Anboto 2023ko apirilaren 25a

Artxiboko irudia.

Domekarako azoka antolatu dute Arrazolan, Amillenako eta Eixu Artisau elkarteko kideek. 

Eskualdeko artisau eta sortzaileen azoka egingo dute domeka honetan, apirilak 30, Arrazolan. 11:00etatik 15:00etara eskualdeko 13 sortzaileren lanak ikusgai egongo dira. Gainera, musika jartzen D.J. Cut Fasta B ariko da.

Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dute, eguraldi "oso txarra" eginez gero, azoka atzeratu egingo dela. 

Azoka parte hartuko dutenak

  • Birak orbita
  • ULU diseinuak
  • A.G.T.Z
  • Joyas de Julio
  • I.B. Soaps
  • Azalerako ipuinak
  • Biezko baserria
  • Kenika
  • Lioka
  • Parared.a
  • Artizar
  • Gorakat
  • Etxo
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!