Atxondoko Udaleko kideek prentsa oharrean azaldu dutenez, denboraldi bakoitzeko kanona 500 eurokoa izango da, BEZ barne. Eta kontratuta beste urte betez luzatzeko aukera egongo da.
Bestalde, baldintzei dagokienez, igerilekuak zabalik dauden bitartean taberna zabalik egon beharko dela adierazi dute. Taberna ekainaren 24an irekiko da eta irailaren 4ra arte, egun guztietan, zabaldu beharko da. Hau da, kontratuak irauten duen egun guztietan. Ordutegiari dagokionez, 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalilk.
Hainbat lan igerilekuetan
Bestalde, igerilekuak hobetzeko hainbat lan egin gura dituztela azaldu dute udaletik, eta lanak lizitaziora atara dituztela. Lehenengo jarduketarekin bi basoen hondartza perimetrala hobetu nahi da. Gaur egun, hormigoi inprimatuzko zola batean egina dago, eta zoladura hori berritu nahi da. Hau da, jarduketa integrala eginez.
Horrez gain, igerilekuko baldosa batzuk ere berritu gura dituzte. Eta baita, igerilekuetako arazketa-sistemen mantentze-lan integraleko zerbitzua izatea ere. Horrela, zerbitzu honekin igerilekuak kudeatzen dituen enpresak beste hainbat gauzen artean mantenimentu lanak ere egin ahalko ditu.