AHTaren aurkako mugimenduak protesta moduan bidegorrian ipinita egon diren barandak udaletxeko atarian utzi ditu. "AHTaren aurkako mugimenduko kideok aspalditik ari gara Atxondoko Udalak AHTaren obrek herritarroi zein ingurumenari sortzen dizkien kalteen aurrean duen utzikeria salatzen", azaldu dute prentsa oharrean.
Mugimenduko kideek azaldu dutenez, AHTaren obrei lotuta, "gertakari larriak" identifikatu dituzte. "Arrazola errekan legez kanpoko zubi bat eraikitzeaz gainera, Zubieta errekastoan zementu isuri handiak egin dituzte, honek suoposatzen duenarekin". Bidegorriaren hasierako zatia moztu dutela salatu dute. "Ekimen honekin udalari ingurumenari zein herritarroi zor zaigun errespetuagatik, egoera larri honen aurrean behingoz neurriak hartu ditzan exijitzen diogu", gaineratu dute AHTaren aurkako mugimenduko kideek.