[BIDEOA] Itziber proiektuak bideoklip berria kaleratu du

Anboto 2023ko ots. 23a, 06:00

Itziar Azkarate atxondarrak Bide zidorretik abestia kaleratu du Itziber proiektuagaz. Berbit kideagaz batera osatzen du proiektua, eta hau publikatzen duten hirugarren abestia da.

Bikoteak Berlinen grabatu dituzte bideorako irudiak. Soinua, ostera, Laudion eta Garate estudioan grabatu dute, Kaki Arkarazogaz. Kasu honetan ere, soinu analogikoak eta soinu elektronikoak nahastu dituzte. Berbit arduratu da musikaz, eta Azkarate berbak idatzi eta kantuan abesteaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!