Eskolako futbito zelaiaren argiztapena hobetzeko 12.000 euro bideratuko ditu Atxondoko Udalak

Anboto 2023ko ots. 13a, 10:02

Hainbat gurasok egindako eskaria dela jakitera eman dute udaletik. 

Atxondoko eskolako futbito zelaia hobetu asmoz, udalak hamabi argiztapen-proiektagailu jarriko ditu datozen asteetan. Udaletik jakitera eman dutenez, LED argiak izango dira, eta horrek gauez ikuspena hobetuko dute eta horrela instalazioaren erabilera handiagoa izatea ahalbidetuko du. 

Lan horrek egiteko 12.000 euro bideratuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!