Herritarren artean bost euroko deskontu bonuak banatzen dabil Atxondoko Udala

Maialen Zuazubiskar 2023ko ots. 7a, 09:15

Pertsona bakoitzak bi deskontu-txartel eskuratu ahal izango ditu. Eta bonuak 10 eurotik gorako erosketetan trukatu ahal izango dira.

Herriko merkataritza biziberritzen jarraitu asmoz, Atxondoko Udalak beste deskontu-bonu kanpaina bat jarri du martxan. "Horrelako kanpainak sendotzen jarraitu behar dugula uste dugu eta horregatik martxan jarriko ditugu berriro bonu hauek", azaldu du Xabier Azkarate alkateak. 

Bonuetarako 10.000 euroko partida ekonomikoa bideratu du udalak eta herritarrei bost euroko deskontu-bonuak banatzen dabil. Bonu hauek 10 eurotik gorako erosketetan trukatu ahal izango dira. 

Bestalde, aurreko edizioetan bezala kanpainatik kanpo edari alkoholdunak eta tabakoa geldituko direla jakitera eman dute. 

Kanpainara atxikitutako denda, ostatu eta tabernak:

  • Carniceria Atxondo, 
  • La Kompra
  • Kiosko Atxondo
  • Aitzpe
  • Asun ileapaindegia
  • Alboan Psiko Gunea
  • Arrieta Farmazia
  • Olazabal Azpikoa
  • Gazte Leku
  • Penalty
  • Amillena
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!