Atxondoko Udalak bozeramaileen batzarra egin du eta udalaren "identitatea ordeztea" salatu du

Anboto 2023ko ots. 2a, 13:53

Gobernu taldeak prentsa ohar bidez azaldu duenez, EH Bilduko zinegotziak ez daude ados eta ez dute bozketan parte hartu. 

Atzo herriko atarietan AHTaren aurkako plataformak bandoak jarri zituen, eta udalak hori salatzeko bozeramaileen batzarra egin du gaur goizean; udalaren "identitatea ordeztea" salatu dute. Gaur goizerako gobernu taldeak bozeramaileen batzarra deitu du, eta bertan honakoa jorratu dute. Alde batetik, udalaren "identitatea ordeztea" salatu dute, bestetik agintari eskudunei gertatutakoa ikertzeko eskatu diete eta azkenien herritarrei gizalegea eta ulermen ona aldarrikatu diete. 

“Toki-administrazio batean ordezkaritza politikoa duten alderdi politiko guztiek izan behar dute irmo horrelako gertakarien aurrean, eta erantzule izan behar dute, denak ez baitu balio. AHTri buruzko lanak tokiko eskumenak gainditzen dituzten gaiak dira, eta, ahal dugun neurrian, hilabeteetan zehar lan egin da ondorioak arintzeko. Hala ere, Abadiñon edo Elorrion gertatzen ari den bezala, AHTren dorreak ez daude udalaren menpe”, azaldu du gobernu taldeak prentsa ohar bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!