Hasi dira Atxondoko Jauregi auzoko lanak, oinezkoentzako atseginagoa izan daiten

Anboto 2023ko ots. 2a, 08:42

Lanek 447.700 euroko aurrekontua dute eta bost hilabeteko epean amaituta izatea aurreikusten dute. 

Dagoeneko hasi dira Atxondoko Jauregi auzoa berurbanizatzen. Udaletik jakitera eman dutenez, behin lan hauek burututa auzoa oinezkoentzako atseginagoa izango da, berdguneak izango ditu, baita pasealeku eta bankuak ere. Gainera, autoentzako 55 aparkaleku egongo dira. 

"Hilabete askotako lanaren ondoren, auzo honetako bizilagunen bizi-kalitatea nabarmen hobetzea lortuko duten obrak hasi dira. Hilabete gutxi barru amaituko dira gobernu talde honek aurten bultzatu dituen beste proiektuei gehituko zaizkien lanak", azaldu du Xabier Azkarate alkateak. 

Bestalde, Atxondoko Udaletik jakinarazi dute proiektua gauzatzeko auzotarrek parte hartu duten prozesu bat gauzatu dela, eta auzotar batzuk berian lurrak utzi behar izan dituztela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!