Plan orokorraren aurrerapena azaltzeko tailerrak antolatu ditu Atxondoko Udalak

Anboto 2023ko urt. 23a, 11:12

Gaur izango da lehenengo batzarra, 19:00etan. 

Atxondoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria azaltzeko batzarrak egingo ditu. Udaletik jakitera eman dutenez, datozen egunetarako aurrerapenaren arreta publikoa antolatu dute eta auzokideek izan ditzaketen zalantzei erantzuteko tailerrak eta hitzorduak jarri dituzte. 

  • Urtarrilak 23 (19:00): Aurrerapenaren aurkezpen publikoa. 
  • Urtarrilak 30 (16:00-19:00): Hitzorduen arreta. 
  • Urtarrilak 30 (19:00): Natura-inguruneari eta kultura-ondareari buruzko tailerra.
  • Otsailak 6 (16:00 - 19:00): Hitzorduen arreta.
  • Otsailak 6 (19:00): Azpiegiturei eta ekipamenduei buruzko tailerra.
  • Otsailak 13 (16:00 - 19:00): Hitzorduen arreta.
  • Otsailak 13 (19:00): Jarduera ekonomikoei buruzko tailerra. 
  • Otsailak 20 (16:00 - 19:00): Hitzorduen arreta.
  • Otsailak 20 (19:00): Etxebizitzari buruzko tailerra. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!