Elurragatik Anbotoko mendizerran harrapatuta gelditu diren mendizaleak onik erreskatatu dituzte

Anboto 2023ko urt. 21a, 17:12

Mendizerrako Elgoin tontor inguruan erreskatatu ditu Ertzaintzak.

Gaur, 16:00 inguruan jaso du abisua Ertzaintzak. Mendizale bi Anboto mendizerran dagoen Elgoin tontorraren inguruan -Anbotoko tontorretik gertu- harrapatuta geratu dira, ez atzera eta ez aurrera, elurragatik eta izotzagatik. Ertzaintzako Zaintza eta Mendiko Erreskate Unitatekoak bertaratu dira. Hasieran helikopteroa hurbildu da, baina basera itzuli behar izan dela azaldu du Ertzaintzak. Oinez erreskatatu dituzte. Bi mendizaleak onik daude, Ertzaintzak informatu duenez. Biak 21 urteko gazteak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!